Larunbat honetan, martxoak 12, 14garren Korrika heldu zaigu, goizeko 2:30etan. Donibanetik etorriko da, eta herriko karriketan itzuli ttiki bat egin ondotik, Senpereko bideatik segituko du bere bideketa. Aurten ere Azkaingo elkarte ainitz, Herriko Etxea eta hiru eskolek txandatuko dira lekukoa eskuz eskuz helarazteko gure herriko karriketan. Manifestaldi horren gaindi, konturatzen gira gure hizkuntzak toki gero eta garrantzitsuago hartzen duela herriko jenden bizian. Azpimarratu behar dugu, beraz, gau-eskolako elkarteen lana, eta bereziki gure herrikoa. Aurten ere hiru klase idekiak dira, jakinez bertze bat edo bi idekitzen ahal zirela, bainan ez dituzte erakaslerik atzeman.
Korrika tenorearen beha egoteko, gaubela antolatua izanen da martxoaren 11n, Bil Toki gelan. Lau talde desberdinek parte hartuko dute beilaldi horren antolaketan: Gau eskolak Korrikaren jauntziak presentatuko ditu, Gemuku taldeak ostatu ttiki bat idekiko du, Azkaingo besta komiteak taloak salduko ditu, eta Martintxo elkarteak kanta batzu botatuko ditu, momentu goxo bat pasatzeko lasterka egin aintzin.