14garren Korrika heldu den ortzirala eta larunbata arteko gauean pastuko da herrian.
Senpertar korrikalariek goizeko laurak alderat erne egon beharko dute. Goizeko 3.58etan karrika nagusitik iraganen da euskararen laasterkaldia. 4.11etan Herburuan izanen da eta goizeko 5.09etan Korrikak Dantxariatik utziko du Lapurdi Nafarroako lurretan sartzeko gisan. Larunbata arratsaldean Hendaia eta Irun aldean izanen Korrika. Martxoaren 20an Bilbon bururatuko da AEKren besta. Autobusak aterako dira Baionatik Iparraldeko euskaltzaleek bat egin dezaten Korrikaren ekitaldi nagusiarekin.