Heldu den martxoaren 19an, San Jose egunarekin, eginen du Altxata elkarteak bere urteko batzar orokorra. Kultur Etxean izanen da eguerdiko 12etan eta bazkide guztiak gonbidatuak daude bilerara. Jorratuko diren gaien artean joan den urteko kontuak, aurtengo aurrekontua, junta berritzea eta urte honetan eginen diren ekitaldiak egonen dira.