Korrika 14 larunbatean

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 20a

Martxoaren 10ean hasi zen aurtengo Korrika. Orreagatik Bilbora, Euskal Herriko hainbat herritatik pasatuko da. Gure herrira ailegatuko ez bada ere, hiru kilometrotan ibiliko gara Etxalartarrak lasterka. Izan ere, Altxata Kultur Elkarteak, Udalak eta Herriko Gazteek kilometro bana erosi dute. Larunbatean, goizeko 10ak aldera herritar guztiek aukera izanen dute kirol pixko bat egin eta euskarari laguntza ttiki bat emateko. Lerro hauen bidez denak animatu nahi zaituztegu Korrika 14an parte hartzera, herri bezala gure seinalea uzteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun