Ortzegun honetan eginen dute Landagain eskolako haurren euren korrika partikularra. Korrika ofiziala ez da Etxalartik inoiz pasatu baina eskolako haurrek urte parrasta dute eurena propioa egiten. Aurtengoan ere herrian barna ibiliko dira lasterka, 15:30etan Landagainetik aterita. Plazan akautuko dute ibilbidea, berenduarekin.