Igande honetan eginen da Usategietako VIII. Auto igoera

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 20a

Igandean motor burrunbak adituko dira herriko plazan eta Usategietako maldetan. TTIPI TTAPA

Igande honetan, martxoak 13, autoz beteko zaizkigu bertze urte batez herriko errepideak. Inguruko auto-gidari eta zaleek egun haundia izanen dute, goiz-goizetik auto soinuak adituko baitira Usategietako bidean. Bederatzietan itxiko dute karretera eta 10,30etan hasiko dira lehenbiziko entrenamenduak. Ondotik, bi igoera eginen dituzte partehartzaileek. Azkenik, arratsaldeko 15etan aterako dira auto-gidariek egindako denborak eta ordu erdi bat beranduago eginen da sari-banaketa. Azkeneko ediziotan eskualdeko auto-gidariek nahiko lan txukuna egin dute, ikusiko dugu aurten ere marka onak burutzen dituzten. Edozein moduz, Etxalarrera hurbiltzen diren guztiek igande goiz polita pasatzeko aukera izanen dute, urtero-urtero aski giro ederra izaten baita herrian auto igoeraren aitzakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun