Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 2007rako emanen dituen diru-laguntzak, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko jarduerak, irabazi asmorik gabe, antolatzeko.

Cederna-Garalur Elkartea / Europe Direct 2007ko martxoaren 1a

Non argitaratua:

NAO 16. zk., 2007ko otsailaren 5ekoa (astelehena).

Onuradunak:

Deialdi honetan xedatutako diru-laguntzak irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek eska ditzakete, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratu badira, nortasun juridikoa badute, beren jarduera Nafarroako Foru Erkidegoan egiten badute, eta beren estatutuetan emakumeen egoera hobetzeko eta bizitzaren arlo guztietan gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko konpromisoa espreski adierazten badute.

Epe-amaiera:

2007/03/07

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun