Entitate pribatuek eskolan euskara sustatzeko jarduerak antolatzeko diru-laguntzak

Cederna-Garalur Elkartea / Europe Direct 2007ko otsailaren 16a

Non argitaratua:

NAO 12. zk., 2007ko urtarrilaren 26koa (astelehena).

Onuradunak:

diru-laguntzen deialdia, euskarazko jarduera osagarriak antolatzeko, “euskal idazleak eskolan” izeneko kanpainarako, “Bertso Eskolak” izeneko jardueretarako, eta “Haur Kantari Jaialdiak 2007” haur-kantuen topaketak egiteko, guztiak ere 2007. urterakoak, eskolan euskara sustatzeko jarduerak antolatuko dituzten entitate pribatuei zuzenduta. 1. EUSKARAZKO JARDUERA OSAGARRIAK ANTOLATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA. 1. Deialdi honen helburua hizkuntzaren hainbat erregistroren erabilera sustatzea da. Hartarako, ondoren aipatzen diren jarduerak antolatuko dira, besteak beste: ipuin-kontalariak, txotxongiloak, pailazoak, antzerki-lanak, herri-kirolak eta Tailerrak. Jarduera artista batek edo talde artistiko batek garatu beharko du, ikastetxeko irakasleekin zerikusirik ez duenak, eta euskaraz jarduteko gaitasun nahikoa izan beharko du. Hala ez bada, jarduera ukatu eginen da. Aipatu jarduerak A, B eta D ereduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako, eta A ereduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe itunduetarako izanen dira. 2. EUSKAL IDAZLEAK ESKOLAN. Deialdi honen helburua euskaraz idazten duten literatura idazleen lana eta bizipen pertsonala ikasgelara eramatea da, ikasleengan hizkuntzarekiko eta literaturarekiko jakin-mina sustatzeko. Laguntzak B eta D ereduetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe itunduei zuzenduta daude. “BERTSO ESKOLAK” IZENEKO ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA. Deialdi honen helburua bertso-eskolak sortzen laguntzea da, B eta D ereduetako ikasleen artean tradiziozko eta ahozko literatura genero horrekiko interesa bultzatzeko, tresna eraginkorra izanik, guztiz, eskolaz kanpo euskararen erregistro formalak nahiz ez-formalak ikasteko. Nafarroako ikastetxe publikoetako nahiz pribatuetako B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. EUSKARAZKO “HAUR KANTARI JAIALDIAK 2007” TOPAKETAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA. Deialdi honen helburua ikasleei euskarazko kantuaren aberastasunaren eta aniztasunaren berri ematea da, baita euskaraz kantatzeko zaletasuna bultzatzea (hezkuntza-jarduera sendotzea, irakasleei musika eta ahozko pedagogiarako elementu motibagarriak eskainiz), eta musika-irakaskuntzaren elementu teorikoak praktikarekin sendotzea ere. Diru-laguntzak Nafarroan 1987az geroztik antolatzen ari diren haur kantarien jaialdien antolaketa diruz laguntzera bideratuta daude. Jaialdi horietan Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek parte hartzen dute. Epe-amaiera: 2007/02/15 1., 2. eta 4. deialdietarako, eta bertso-eskolako eskolaz kanpoko 3 jarduera antolatzeko deialdirako eskaerak 2007ko maiatzaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira, 2006/2007 ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetarako; eta 2007ko azaroaren 15a baino lehen 2007/2008 ikasturteko 1. hiruhilekoko laguntzak eskatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun