Non argitaratua:
BOE 27. zk., 2007ko urtarrilaren 31koa (asteazkena).
Onuradunak:
540,56 eurorainoko 1.056 diru-laguntza norgehiagoka bitartez jasotzeko deia egiten da. Diru publikoarekin sostengatutako Espainiako ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleek eska dezakete parte hartzea, betiere baldintza hauek betetzen badituzte: a) Berariazko heziketa-laguntza behar duten ikasleak izatea, heziketa-laguntza berezia jasotzeko premiadunak. Berariazko heziketa-laguntza behar duten ikasle gisa (heziketa-premia bereziak dituena) eskolatuta egotea, bai ikastetxe arruntetan baita berezietan ere. Taldetako jardueretan parte hartzea ahalbidetuko dion autonomia maila eta egoera pertsonala izatea; horrenbestez, adimen-urritasunari dagokionez, maila arinekoa edo moderatukoa izatea. 1994ko urtarrilaren 1 eta 1996ko abenduaren 31 bitartean jaio izana; alegia, 11 urtetik 13ra bitartekoak izatea. Salbuespenez, 16 urtera bitarteko ikasleek ere parte hartu ahal izanen dute, betiere heziketa berezia behar duten ikasleak badira, eta heziketa bereziko ikastetxeetan eskolatuta badaude; egoera hori dagokion Orientazio-zerbitzuaren buruak gomendatu behar du, eta halaxe jasoko du txosten teknikoan (III. eranskinean), eskaera-orriarekin batera igortzeko. Baldintza hauek bete direla egiaztatu beharko du 2006/2007 ikasturtean matrikulatu den ikaslearen ikastetxeko zuzendariak. b) Gainerako ikasle eskatzaileei dagokienez: Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta DBHko 1. mailan eskolatuak egotea. 1994ko urtarrilaren 1 eta 1996ko abenduaren 31 bitartean jaio izana; alegia, 11 urtetik 13ra bitartekoak izatea. Bietan ere: Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera, eskatzaile guztiak Autonomia Erkidego bakoitzak erabakiko duen organoak proposatu beharko ditu Programan parte hartzeko; aipatu organoak eskatzaileei programan parte hartzeko beharrezkotzat jotzen dituen ziurtagiri guztiak eska diezazkieke. Jarduerak hamabi egunetan antolatuko dira, eta honela banatuko dira: 1. Txanda: 2007ko uztailaren 1etik 12ra. 2. Txanda: 2007ko uztailaren 12tik 23ra. 3. Txanda: 2007ko uztailaren 23tik abuztuaren 32ra. 4. Txanda: 2007ko abuztuaren 3tik 14ra.
Epe-amaiera:
2007/03/02