«2007-2008 aldian heziketa-praktikak egiteko bekak, Espainiako goi-mailako unibertsitate- tituludunentzat»

Cederna-Garalur Elkartea / Europe Direct 2007ko martxoaren 1a

Non argitaratua:

BOE 21. zk, 2007ko urtarrilaren 24koa (asteazkena)

Onuradunak:

Bekak eskatzeko baldintzak. 1. Espainiar nazionalitatearen jabe izatea. 2. Unibertsitateko goi-mailako titulazioaren jabe izatea (lizentziaduna, ingeniaria nahiz arkitektoa). 3. Garapenerako nazioarteko lankidetza-tresnatan, prozeduratan, erakundetan eta/edo proiektutan esperientzia praktikoa izatea. 4. Deialdi hau argitaratuko datan hogeita hamar urtez beherakoa izatea. 5. Ingelesa menderatzea eta atzerriko bigarren hizkuntza bat ezagutzea gaitasun-maila nahikoarekin. 6. Jardueren garapena oztopatuko duen gaixotasunik edo ezintasun fisikorik ez izatea. 7. Aurreko urteetan beka honen beraren onuraduna ez izana. 8. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, balegozkio, egunean edukitzea. Beka-eskaerak, oso-osorik bete beharko direnak, honako web helbidean eskura daitezke (URL): www.aeci.es/becasformacion. Aipatu helbidean eskura daitekeen formularioa beteta, formularioa bide elektronikoz igorri beharko da.

Epe-amaiera:

2007/02/05

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun