Abstentzioa izan da nagusi Eropako konstituzioari buruz otsailaren 20an egindako erreferendumean. Espainian, botua emateko eskubidea zuten %57,6ak ez zuen egin eta Nafarroan %58,2ak. Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdean, abstentzioa oraindik handiagoa izan da eta %64,8ra ailegatu da. 20.623 lagunek zuten botua emateko eskubidea gure eskualdean eta 7.260 bertzerik ez dira hurbildu hautes mahaietara.
Botu eman dutenen artean, baiezkoa nagusitu da Espainian %76,7ak eman baitu konstituzioaren aldeko boza eta %17,2ak kontrakoa. Nafarroan ere baiezkoa nagusitu da, %65,3arekin baina ezezkoaren aldeko bozak %29,2ra ailegatu dira. Euskadiko Autonomia Elkartaren ondotik, ezezko gehien eman duen komunitatea izan da Nafarroa. Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdeari dagokionez, botu eman dutenen artean ezezkoa nagusitu da, 3.758 boturekin, baiezko 3.142 botu izan dira eta 376 botu txuriak izan dira.