ATMko zuzendaritzaren kontrako sententzia

Utzitako argazkiak 2007ko otsailaren 15a

ATMko langile bateri jarritako zigorraren gain, joan den ilbeltzaren 17an izan zen epaiketa. Jada atera da sententzia eta enpresariari kondenatzen zaio, zigorra bertan behera uzteko agindua emanez. Epaia hau garrantzitsua da LABendako, jarrera harro duen enpresari batekin aurkitzen garelakoz, bere nahia langileek kikildurik egotea delakoz, eta lantegian gertatzen diren txarkeri guztiak langileen bizkarretan jarri nahi duelakoz.

Gogoratu beharra dago 2003ko urrian hiru langile kanporatu zituela, haien artean Langileen Ordezkaria.Egin ziren mobilizazioak ez zuten lortu nagusiaren erabakia zuzentzea.
Sententzia, eta modu tinko batean,irabazi izan duen langileari jarri zitzaion zigorra, enpresarien aldetik, langileen eta beren eskubideen hankapean edukitzearen ahaleginean kokatzen dugu LABetik.

Enpresarien intrantsigentziagatik, arazoa modu duin batean konpontzeko ahalegin guztiak ez dute inolako emaitzarik eman. Azkenean, enpresarien arrazointze kaxkar baten ondotik, epaileak langileari eman dio arrazoia.

LABetik ahalegin guztia eginen dugu langileen eta beren eskubideen defentsan, izan ATMkoak edo bertze edozein enprresetakoak, gure esku dauden tresna guztiekin, nola juridikoak, nola ekimen sindikalen bidez.

Ohar honen bidez animatzen diegu langile orori, langileei ematen zaien edozein gehiegikeri edo mesprezuzko tratuen aintzinean ez isiltzea edo gordetzea. LABek konpromisoa hartuta dauka holako egoeraren aintzinean langileei babes guztia ematea, eta bide horretan jarraituko du.

Baztan-Bidasoako LAB

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun