Doneztebeko Erreka elkarteko pilota sailak Malerrekako eskuz binakako hirugarren pilota txapelketari ekin dio.
Aipatzekoa da, afizionatu mailako Nafarroako pilotari hobexkoenak ari direla txapelketa honetan. A multzoan, Borda-Indurain, Garziandia-Aldaz, Urtasun-Oroz eta Lazkoz-Mariñelarena bikoteak ari dira. B multzoan, Urdaniz-Antxo, Olazabal-Betelu, Gorriti-Irañeta, Goizueta-Apezetxea eta Osinaga-Lazkoz. C multzoan, retegi-Arraztoa, Razkin-Tabar, Onsalo-Elizalde, Aranburu-Etxegarai eta Pikabea Mitxelena eta D multzoan, Altzugarai-Eraso, Etxeberria-Otxotorena, Tainta-Azanza, Ongay-Barbajero eta Etxepare-Rekalde.
Lehenbiziko faseko azken jardunaldia martxoaren 30ean jokatuko da eta multzo bakoitzeko bi lehendabiziko bikoteek final laurdenak jokatuko dituzte apirilaren 6an Sunbillako pilotalekuan. Finalerdiak apirilaren 13an jokatuko dira pilotaleku berean eta finalaren eguna ez dago zehaztua oraindik, hau idazterakoan.
Bertze aldetik, benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailan ere hastekoak dira txapelketa honetan. Helduek bezala, Doneztebe eta Sunbillako pilotalekuetan jokatuko dira partidak, kadete eta jubenil mailakoek asteazkenetan eta benjamin, alebin eta infantilek larunbatetan.