Duela bi urte eta gan den urtean bezala, jendea gero eta guttiago hurbiltzen da herriko ihauterietan. Goizeko ibilaldian, 20 bat gaztek hartzaren iratzartzea segitu zuen herriko auzoetan, eta arratsaldeko desfileak ez zuen bere usaiako arrakasta izan. Beharbada mozorro berri bat urtero asmatzeak aspertzen dio jendeari. Batzuek ere ez dituzte nahi telebistan pasatzen diren errugbi partidak huts egin... Zernahi gisaz, etorri direnek momentu goxo bat pasatu dute Pantzar hartza eta musikarien konpainiarekin. Aurtengo besta Gemuku taldeak antolatutako gaualdi batekin bukatu da, Bil tokin.