Martxoaren 12ko goizeko 3ak aldean, Korrikaren musika entzuten ahal zen herriko karriketan. Donibane Ziburutik heldu zenez, lehen lekukoa Elgarrekin eta Azkaindarrak Bat elkarteek hartu dute Xantakon, 300garren kilometroa egiteko. Honen ondotik, Turismo bulegoa Bollendorf eta "Amicale des peintres"-ek lekukoa hartu dute 2garren kilometroa egiteko; gero Martintxo eta Korneliok, Ikastola eta eskoletako burasoek, Herriko Etxeak, Besta Komitea eta Gau eskolak, eta bukatzeko, Altxa lili, Gemuku eta Orduan elkarteek. Orotara, Korrikak 7 kilometro egin ditu Azkainen.
Aurten, nola Korrika gauez pasatzen zen, gaualdia antolatua izan da. Gau eskolako ikasleek Korrika jauntziekin moda desfilea egin dute. Ondotik, David Gracy-k Patagoniari buruzko diaporama eman du. Gaua bururatzeko, Martintxo taldeak, bere musikariekin gaua alaitu dute.
Gemuku elkarteak ostatu bat bazuen eta Besta komiteak taloak saltzen zituen. Benefizio osoa Korrikarentzat izan da. Eta azkenean Korrika agertu da. Jende multxo bat hurbildu da, gauaz izanki ere, parte hartzeko; adin guzietatik, haurrak, gazteak, helduak eta zaharrak ikusten ahal zen Korrika Korrika !