Zugarramurdiko sorginen kontua herri huntako historia ez ezaguna bat zela-eta, duela 17 urte gertakari haiek nola izan ziren kontatzen zituen liburuxka bat argitaratu zen. Orain liburuxka hura berrituta, datu gehiagorekin eta bertze argazkiekin berriz argitaratu da. Aste Saindurako salgai egonen da, bainan herritarrek nahi izanez gero, dohainik hartzen ahal izanen dute “Marixan” ostatuan, martxoa finitu arte.