Korrika

Margari eta Koro 2007ko otsailaren 20a

Tenorea ez zen egokiena izan, bainan hala ere arras korrika animatua kurritzen ahal izan ginuen gure bazter huntan. Larunbateko goizeko 5etan, Saratik etortzen zen lekukoa Zugarramurdiko gazteek hartu zuten eta muga gurutzatu ondotik “Xareta” ostatukoei pasatu zien, hauek Urdazubiko gazteei, eta gazteek Andres Alkateari Herriko Etxearen zatia egiteko pasatu zien. Hortik aintzina Otsondo mendatea igatea tokatzen zen eta hainbatek hantxe segitu zuten malda goiti, sasoin ederra erakutsiz. Bezperan eskoletako haurrek ere beren korrika txiki egina zuten: herrian zehar “kilometroak” paratu zituzten taldezka kurritzeko, gero Azketan idazki bat irakurri zen eta finitzeko, denok batera lasterka eskolara jautsi ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun