Martxoaren 12an iragan dira mus lehiaketaren finalak eta hona hemen hiru maileetako irabazleen zerrenda. Goi mailan, txapeldun izan dira Claude eta Evelyne Etchegaray, Serge Bats eta Jean Philippe Amorenaren kontra.Hirugarrenak Saski eta Thomas Lafitte izan dira, laugarrenak Xavier Tapia eta Bruno Martin direlarik. Bigarren mailan irabazle izan dira Christine Lissayou eta Céline Gurudi. Hirugarren mailan, Frédéric Barreneche eta Mickael Vella izan dira hoberenak. Ondotik mus zaleek bildotsa bazkaltzeko aukera izan dute egun berean, baita Jose Anjel Elizondo musikaren entzuteko parada ere, hori dena giro eta umore onean iraganez.