Mayi Trecu, Mattin bertsolariaren alaargunaren boza ez dugu gehiago entzunen “Gure Irratian“

Franck DOLOSOR 2007ko ots. 15a, 10:36

Mayi Trecuren ahotsa ezagun egin zen, hogoi urtez berriketari izan baitzen Gure Irratian. TTIPI TTAPA

Izar berri bat piztu da eskual zeruan Mayi Trecu Olhandeguy martxoaren 13an zendu baitzen 77 urterekin. Mayi, senpertarra zen sortzez. Emazte alegera hori ezaguna zen Mattin Trecu Ahetzeko bertsulariaren alarguna baitzen. Laboraria eta bertsozale haundia izateaz gain, hogoi urtez berriketaria izan zen Gure Irratian. “Mattin nere gizona“ liburua ere izkiriatu zuen 1982an. Bertsolaritzaren garai oparoenak ezagutu ditu Mayi zenak Mattin senarrak Xalbador, Xanpun, Uztapide, Basarri eta Lazkao Txikirekin kantatzen zuelarik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun