Hotzak eta gauak ez ditu euskaltzaleak beldurtu eta mundu bat bildu da Korrikan

Franck DOLOSOR 2007ko otsailaren 15a

Korrika laisterka egiten da normalki, baina izan zen zaldi gainean ere egin zuena. Azkenean, kontua euskarari sustengua ematea da eta horixe egin zuten hainba teta hainbat senpertarrek. TTIPI TTAPA

Martxoaren 12ko tenperatura apalek ez dituzte euskaltzaleak lotsatu herritar ainitzek parte hartu baitute hamalaugarren Korrikan. Aspaldiko partez, gaueko oren ttikietan pastu zen AEKren aldeko lasterkaldia. Gaueko laurak alderat hiru gradu zeroz azpitik ziren Senperen bainan hori ez da aitzakia izan Korrikan ez parte hartzeko. Egunaz bezainbat jende bildu da kasik aurtengo edizioan. Herriko etxeko ordezkariek, Zirikolatz dantza taldeko kideek, eta Herri Urratseko arduradunek ereman zuten lekukoa bertzeak bertze. AEKk bilan baikorra egin du Korrikaz parte hartze haundia izan baita Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Gainerat, jende berria bildu da aurten, berriki estrenatu den Euskararen Erakunde publikoko ordezkariak bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun