Natur Parkeko Interpretazio Zentruaren beheko solairua moldatzen ari dira

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 14a

TTIPI TTAPA

Bisitarien %15-20a ikasleak izaten dira

Bertizko Natur Parkeko Interpretazio Zentruaren beheitiko solairuko instalazioetan zenbait moldaketa egiten ari dira. Beheko solairu honetan Bertizko parkeari eta Nafarroako mendialdeko bailarei buruzko informazioa ematen da. Moldaketa lanen bitartez, solairu honetako ordenagailu eta paneletan ageri diren informazioa berrituko da. Informazio hauek aurkezteko euskarriak ere aldatuko dira, eta Naturaren Interpretazio Zentruak aukera izanen du parkean etengabe gertatzen diren informazio berriak agertzen joateko. Hala, solairu horretako edukien eskema aztertu da eta ordenagailuendako programa berria instalatu da.

Joan den urtean Bertizko Natur Parkea bisitatu zutenetik %15 eta %20aren artean eskoletako ikasleak izan ziren. Horietarik bortzetik bat hezkuntza materialekin egiten du bisita eta gainerakoek denborapasa gisara. Hezkuntza bisitaldia lau ordukoa izaten da eta Naturaren Interpretazio Zentrua eta oihana bisitatzen dira. Bisita baino lehen, ikasle eta irakasleek gaia landu behar izan dute ikasgelan. Bisitaren ondotik, inkesta bat betetzen dute ikasle-irakasleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun