Udan Saharako haurrak etxean hartzeko deia egin du Saharar Herriarekin Elkartasuna Taldeak eta hala egin nahi dutenek, martxoaren 31 arteko epea izanen dute izena emateko.
Horretarako, Leitzaldean interesatuak daudenek Leitzako Maimur edo Astiz liburu dendetan eman behar da izena; Malerrekakoek 948 451 787 telefonora deitu behar dute eta Baztangoek, 948 581 277 telefonora.
Jakina denez, Euskal Herri osoko herrietara hainbat eta hainbat haur saharar etortzen dira bertako familiekin uda pasatzera.
Aljeriako lurretan, Saharako basamortuan dituzten errefuxiatu-kanpamendutan, udan egiten duen bero jasangaitza dela eta, batez ere haurrak dira eragin kaltegarriak izaten dituztenak. Udako hilabete beroenak goxoago pasatzeaz gain, beaien osasun arazoak tratatzen dituzte hemen. Aurten, ezagutzera eman dutenez, Nafarroan 80 familia behar dira, saharar umeak beraien etxean hartzeko.