Jende aunitz bildu zuen martxoaren 13an egindako Usategietako Auto Igoerak

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 14a

Koadrila polita bildu zen joan den martxoaren 12an Korrikan parte hartzeko. Larunbat goiza izaki, eta eguraldi ederra gainera, ez zen aitzakiarik Etxalartarrok hartuak genituen hiru kilometroak laster

Giro ederra sortu zen Etxalartarrek Korrikan egin zituzten hiru kilometrotan

Arrakasta handiz egin zen joan den martxoaren 13an Usategietako VIII. Auto-Igoera. Espero zen bezala, goiz-goizetik jendez beteak ageri ziren Usategietako errepide bazterrak, eguraldi ederrarekin Euskal Herri osoko bisitari aunitz hurbildu baitzen Etxalarrera.

Goizeko 9etan itxi zuten errepidea eta 10,30etan hasi zituzten autoek lehenbiziko entrenamenduak. Ondotik, bi igoera egin zituzten partehartzaileek, bata bertzearen segidan. Ez zen aparteko istripurik izan. Auto bat errepidetik ateri zen eta bertze batzuk ezusteko ttikiak izan zituzten baina orokorrean arazorik gabe burutu zen igoera. Eskuadeko partehartzaile gutti zegoen eta Etxalartik bat ere ez. Bernardo Zozaia Iruñarra izan zen irabazle bere BMV M-3 kotxearekin 3 minutu 45 segundu eta 86 ehuneneko denbora egin baitzuen. Josetxu Duperu izan zen bigarren eta Juan Mari Larrazabal hirugarren.

Arratsaldeko 3etan egin zen herriko frontoian sari-banaketa eta irabazle guztiek trofeoak eta txanpain botilak jaso zituzten Eguzki Sporteko antolatzaileen eskutik. Hala ere, sari banaketaren aitzinetik Jesús Ermigarate auto-gidariari omenaldia egin zitzaion, joan den urtean auto istripuz hila. Oroigarri bat eman zitzaion anaiari eta txalo zaparrada ederrarekin oroitu zuten bildutakoek auto-gidari gaztea.

Orokorrean erran dezakegu giro ederra izan zela herrian auto-igoeraren aitzakian eta jende aunitzek aprobetxatu zutela igoera egun-pasa Etxalarrera etortzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun