Arkupeak elkartearen Soinketa Eguna martxoaren 31n eginen da Beran

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 14a

Urtean soinketa eta yoga ikastaroetan landutakoa jendaurrean erakusteko modua izanen dute erretiratuek. TTIPI TTAPA

Kiroldegian erakustaldia egin ondotik Zalain eta Zubiondo jatetxeetan bazkalduko dute

Arkupeak erretiratuen elkarteak urtero egiten duen gimnasia edo soinketa erakustaldia aurten ere Berako kiroldegian eginen da martxoaren 31n. Eguerdiko 12etan hasiko da herrietako talde ezberdinen erakustaldia.

Ondotik, 13:30ak aldera, autobusak aterako dira kiroldegitik Zubiondo eta Zalain jatetxeetara, hauetan eginen baita bazkaria 14:00etan. Bietan menu berdina izanen dute: urdaiazpikoa, pate eta fritoak: piper beteak, arrain zopa, legatza erromatar erara, sorbetea, azpizuna guarnizioarekin, txanpaina (5 lagunendako botil bat), eta moka tarta txokolatearekin, dena ura, ardoa, kafea eta kopa normalarekin hornitua. Bazkalondoan, 17:00etatik 19:00etara, dantzaldia izanen da eta gero autobusak herrietara bueltan abiatuko dira.

Izen-ematea martxoaren 10etik 21era egin behar zen eta orduan jakinaraziko zitzaien parte hartzaileei autobusak herri bakoitzetik noiz abiatuko ziren. Soinketan arituko diren bazkideek ez dute deus ordaindu beharrik izanen. Gainerako bazkideek eta soinketa egin baina bazkide ez direnek 25 euro ordaindu beharko dute.

n jakinaraziko zitzaien parte hartzaileei autobusak herri bakoitzetik noiz abiatuko ziren. Soinketan arituko diren bazkideek ez dute deus ordaindu beharrik izanen. Gainerako bazkideek eta soinketa egin baina bazkide ez direnek 25 euro ordaindu beharko dut

Bertzalde, apirilaren 16tik 22ra, Arkupeak elkarteak zazpi eguneko bidaia antolatu du La Manchara. Almuradiel herrian izanen dute egonaldia eta Kixoteren Bidea eginen dute. Apirilaren 16an, goizeko 7:30etan abiatuko da autobusa Irundik. Errepide nagusian bidaiariak bilduko ditu eta bidean bazkaldu ondotik, Almuradieleko Casa Marcosen hartuko dute ostatu.

Apirilaren 17an Almuradiel-Puerto Lapice-El Toboso-Campo de Criptana ibilbidea eginen dute, herri tipikoak ikusiz eta Valdepeñaseko ardoa eta Mantxako gasna dastatuz. Apirilaren 18an Almuradiel-Gazteluen Bidea-Almagro ibilbidea eginen dute, apirilaren 19an Tablas de Daimieleko parke naturala eta Lagunas de Ruidera ikusiko dituzte. Apirilaren 20an Almuradiel, Valdepeñas, Viso del Marques, Almuradiel, Las Virtudes ibilbidea osatuko dute. Hemen Espainiako zezen plazarik zaharrena eta mundu osoan laukia den bakarra ikusiko dute. Apirilaren 21ean Ciudad Real bisitatuko dute eta 22an berriz ere herrietara bueltan abiatuko dira, bidean bazkalduz.

Maiatzean Benidormera

Aitzinera begira, maiatzaren 10etik 24ra Benidormera bidaia antolatu du Arkupeak elkarteak. Maiatzaren 10ean autobusa aterako da Irundik 6:45etan. Benidormen Fenicia hotelean izanen dira, pentsio osoan. Bi bidai hauetan izen emateko epea akitua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun