Euskara desagertzen utzi behar al dugu?

Utzitako argazkiak 2007ko otsailaren 14a

Euskara da Euskal Herria, herri egiten duena eta gure nortasunaren adierazle!

Euskaraz bizitzeko determinazioa eta eskubidea dugula erakutsi behar dugu eta ez utzi inongo estatuk inposaturiko mugek bana gaitzaten. Izan ere, Espainia eta Frantziaren aldetik jasandako zapalketaren ondorioz gure hizkuntza eremua 10 aldiz murriztu da eta erabilera %14koa da. Honen podorioz, euskaldunok ez dugu eskubide kolektibo aitorturik eta bigarren mailako biztanleak gara gure herrian, hizkuntza arrotza inposatzen zaigularik.

Orain dela 20 urte modura %25a da eta gure hizkuntz preziatua desagertzeko zorian daukagu. Horregatik, gazteok argi dugu hizkuntza politika errotik aldatu beharra dagoela, eta ezin dela “Ley del Vascuencen” oinarrituriko aldaketarik planteatu. Gainera, Sanz, Chivite,... bezalakoek euskara hilobira eraman nahi digute eta euskararen kontrako eraso bortitzak pairatu behar izan ditugu:

1) PSOEren «Ley del Vascuenceren» onarpena 1986an. 2) Euskarazko hedabideei Nafarroa osoan diru-laguntzak kendu 3) Iruñako Udletxeak iaz korrikaren amaiera ekitaldia burtzeko baimena ukatu. 4) Euskaraz ikasteko ukazioak... Euskararen historia bezain luzea den arrazoi sorta daukagu berau defendatzeko. Elebistasuna = Euskararen heriotza!!!

Goizuetako Gazte Asanblada

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun