Babes ezazu euskara ikasle bat! Gobernua zeu izan!

Utzitako argazkiak 2007ko otsailaren 14a

Nafarroako Gobernuak, 2005erako aurrekontuetan, gau eskolendako ematen zuen diru laguntza izugarri murriztu du. Laguntza hori orain arteko 528.827 eurotik 180.000 eurora pasako da, 2005ean.

Babesle kanpaina honek ikasleek orain ordaintzen dutena baino gehiago ez ordaintzea du helburu, eta Gobernuak ikasleko ordaintzen ziguna eskuratzea. Gure bi diru iturriak horiexek baitira, ikasleek ordaintzen dutena eta Gobernuak ematen digun laguntza. Ikasleek 325 euro eta Gobernuak, berriz, 250 euro ordaindu izan digu orain arte. Hori da bada, Gobernuak ordaindu izan diguna hain zuzen ere, eskatzen dizuguna. Nafarroako Gobernuaren axolagabekeriaren aurrean, “Gobernua” Zeu Izan zaitezen 2005ean. Halere, Gobernuaren jarrera alderazteko ahaleginetan segituko dugu, 2006an gauza bera gerta ez dadin.

Laguntzeko prest izanez gero, arestian aipatutako 250 euroak IKAko kontuan sar ditzakezu eta argibide gehiago jasotzeko gurekin kontaktoan jarri, gainera babesle txartela helarazteko zure helbidea beharko baitugu. Zuen diruarentzat inbertsio hoberik ezin asma dezakezula ziur egon, erdaldun elebakar bat euskalduntzen laguntzen duzu/diguzu eta. Gogoan izan desgrabatzeko balioko dizula.

Babeslea norbanakoa edo lagun taldea ere izan liteke, jakina, (Familia, lankide, adixkide…) Ezin baduzu diru hori bildu, guttiago eman dezakezu, badakizu “erreka ttikiek egiten dituzte haundiak”.

Gure kontua honako hauek dituzu:

Nafarroako Kutxa/Caja Navarra: 20540152359140125554
Euskadiko Kutxa/Caja Laboral 3035005830 0580010842.

Eman, mesedez, kanpaina honen berri zure ezagunen artean; haiek ere laguntzen ahal digute eta. Izan ongi eta Mila esker. IKA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun