Pasteletako muñekoak

Ainara MINDEGIA 2007ko otsailaren 14a

TTIPI TTAPA

Azken urte hauetan ere berrikuntza nabarmena izan da bazkal ondotik pastelarekin banatzen diren figuretan. Orain arte ezkongaien figurak klasikoak izan ohi ziren, baina orain, animalia itxurakoak, jantzi informalekoak, dibertigarriak eta baita panpinak ere oparitzen dira. Aldaketa gehiago ere bada. Lehen figura eta emaztegaiaren lore-xorta ematen zen, gaur egun ordea figura bat baino gehiago eta, 2 edo 3 lore-xorta ematen dira, baita emaztegaiaren liga ere.

Figura laister ezkondu behar diren bikoteari eman ohi zaio. Lore-xorta, berriz, gehien estimatzen duzunari. Azkenik, emaztegaiaren ligak zorte ona ematen duenez, bikoteak nahi duenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun