Ezkontza baten arrakasta gehien bat menuan dago, gonbidatuek beti gogoratuko dute egun hartan ongi jan zuten, edo alderantziz, gosearekin gelditu ziren. Bazkaldu aitzinetik, gonbidatuentzako aperitiboa eman dezakezue, argazki erreportajea bukatu arte itxaron behar duten denbora hori arinago pasatzeko.