Gaur egun estilo eta prototipo aunitz daude gonbidapen txartelak egiterakoan.Gonbidapenak hautatzerakoan, lehenik zenbat gastatu nahi dugun erabaki behar dugu. Hori kontuan hartuta, aukeratzen hastea dugu; zer paper mota, koloreak, neurriak… gaur egun barietate handia dago, eta gero eta gehiago erabiltzen dira kolore biziak eta marrazkiak.
Gonbidapenak dira lehendabiziko ikusiko direnak eta inpresio ona egin behar du gonbidatuengan. Kolorea, testura, paper mota eta kartazalak ezkondu behar direnen pertsonalitatea eta gustua irudikatzen dute. Denborarekin eskatu behar dira ( 6-7 hilabete lehenago).
Paper ekologikoan
Paper birziklatuetan tonu xuabeak erabiltzen dira. Lore idorrekin, egurrezko txotxekin eta lazoekin itxi ohi dira kartazalak.
Diseinu dibertigarriak:
Berriki arte gonbidapenek ez zuten irudirik izaten, eta azken urte hauetan, horix da berrikuntzarik nabarmenena. Ezkongaien marrazkiak kolore biziekin konbinatuak, atal bakarrekoak eta kartazalik gabe, tríptiko itxurakoak… egia erran ia-ia norberari bururatzen zaion ideiekin egin daitezke; estilo propiokoak.
Kartazalak:
Ez dira garai batean bezala ia gehienak laukizuzenak izaten. Gaur egun karratuak eta forma eta diseinu bereziekin eginak izaten dira.