Makillajea

Ainara MINDEGIA 2007ko ots. 14a, 12:43

TTIPI TTAPA

Ezkontza eguna, momentu hunkigarri aunitz dituen eguna da, besarkada eta pozak eragindako malkoz betetakoa. Horregatik, lehendik makillaje probak egitea eskatzen du. Azken momenturako utzi behar ez den gauza da, makillajea eginen duenak zure larruazalaa ongi ezagutu behar du polita gera dadin.

Urteko zein sasoitan ezkontzen zaren ere hagitz garrantzitsua da, tonalitate ezberdinak erabiltzen baitira udazkenean edo udaberrian. Ospakizuna goizez edo arratsaldez izanen den ere garrantzitsua da.

Edozein kasutan, ezpain distiratsuak, kolore indartsuak eta itzal markatuak ekidin behar dira argazkietan eder ateratzeko. Andregaia edertuko duen makillajeak, nahiz eta hagitz landua izan, naturaltasuna, freskotasuna eta arintasunaren sentsazioa eman behar du. Aknearekin arazoak dituzten senargai horientzako, makillaje diskretu eta fina gomendagarria da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun