Ezkontza egunean inoiz baino ederrago egotea lortu nahi baduzue, hona hemen aholku batzuk:
Aholkurik hoberena egunero 8 ordu lo egitea, dieta orekatua jarraitzea eta kirola egitea izanen litzateke. Baina zuen egun handia ailegatu baino lehen, gauza gehiago egin ditzakezue helburu hori lortzeko:
<
• Aurpegiko eta gorputzeko peeling-a, zelula hilak kentzeko.
• Aurpegiko larruazala garbiketa eta aurpegi-maskara.
• Solarium saio batzuk bere neurrian hartu edo eguzkia hartu ongi babestuz.
• Masaje lasaigarriak.
• Emakumearentzat gorputz osoko depilazioa.
• Gizonen kasuan, bekainak oso iletsuak edo ia elkartuak izanez gero, apaintzeko aukera dago, eta begirada leuntzekoa.
• Manikura eta pedikura. Ezkon-eraztunak jartzerakoan jende guztiaren arreta piztuko dutelako, eskuak ongi edukitzeko manikura egitea garrantzitsua da bientzat.