Andregaia

Ainara MINDEGIA 2007ko otsailaren 14a

TTIPI TTAPA

Klasikoen berrinterpretazioa

Andregaien modan, sormenak ez dauka mugarik eta bere alderdirik iraultzaileena erakusten digu.

Galtzekin jantzitako andregairik imagina dezakezu? Dagoeneko hori ikustea gerta daiteke diseinatzaile batzuek ezkongaien moda abangoardismoarekin bateratzea erabaki baitute. Baina dena ez da hain eskandalagarria, batzuetan, mugarik gabeko sormena originala eta sotila suerta daiteke.

Estilo klasikoa, beti zoragarri egotearen aldeko apostua

Sobera deigarriak diren gauzetatik ihes egin eta estilo sinplearen aldekoak diren pertsona horietako bat zara? Horrela baldin bada, “bai nahi dut” errateko orduan, jakin ezazu “V” formako eskoteak eta hanketaraino iristen diren gona luzeak direla andregaiek gehien eskatzen dituztenak. Ehun klasikoenak satena, rasoa eta zeta dira. Zalantzarik gabe, diseinu hauekin asmatuko duzu eta zure ezkontza egunean denak liluratuko dituzu.

Traje motzak freskuak eta arinak ez ohiko andregaientzako

Batez ere ezkontza zibiletan edo bero handia dagoen hilabetetarako egokiak dira. Hauen artean, 50. hamarkadako bolumen handiko gonetan inspiratutako diseinuak, Christian Dior diseinatzailaren estilokoak nagusitzen dira.

Itxura estilizatzeko trukoa, jantzien kontrastea bilatzea bi piezakoetan

Batzutan itxura estilizatua lortzeko pieza bakarreko soineko osoa ez da irtenbidea, izan ere, gehienok ez daukagu modeloen gorputza. Soberan dauzkagun gramotxo horiek ezkutatzeko aukera ona da bi piezako konjuntoa. Hau da, gorputz bat gonarekin edo gainetik txala, boleroa edo txaketa bat daraman soinekoa. Azken aukera hau ere oso ona da hotza egiten duen sasoian ezkontzen diren andregaientzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun