Malerrekako binakako txapelketako lehen finalistak erabaki dira

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 13a

Erreka elkarteak bosgarren urtez antolatutako pilota txapelketaren finalistak erabakitzen hasiak dira. Kategoria guzietako finalak martxoaren 10ean jokatuko dira Donezteben eta batzuk lortua dute egun horretarako txartela. Senior kategorietako finalerdietan ez zen kolorerik izan. Elite mailan, Elurbe eta Garmendiak 22 eta 13 irabazi zieten Iraola eta Urzainkiri eta Renobales eta Elizaldek 22 eta 9 Ongai eta Landiribarri. Finalean, beraz, Elurbe eta Garmendia, eta Renobales eta Elizalde arituko dira lehian.

Bigarren mailan, Garcia eta Girones, alde batetik eta Txorraut eta Iratzeburu izanen dira finalistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun