Bertze urte batez inauteriak prestatzen gabiltza. Otsailaren 17-18ko asteburuan ospatuko dira eta aldaketa ttiki bat emanen da igandean: egun huntan gazteekin batera haurrak eta gurasoak ere eskean ibiltzen dira herrian, bainan ikusirik azken urteotan nekez ibiltzen direla ezin ailegatu etxe guztietara, aurtengoz pentsatu da musika, mozorroak eta alaitasuna karriketara mugatzea, eta bakarrik sartuko direla aitzinetik espreski hala adierazi duten etxeetan. Eskolen inauteriko ospakizuna ortziralean eginen da. Aurten Zugarramurdin egitea tokatzen da (urtero herriz txandatuz gaten baita) eta hor dabiltza haurrak beren pailaso mozorroak prestatzen.