Goiburuko depositoa hustu eta urik gabe gelditu zen herria urtarrilaren 29an

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 13a

Loribenta aldera doaien sarean harrapatu zuten makurra

Urarekin komediak ibili ditugu aitzineko egun hoietan. Urtarrilaren 29ko goizean etxeetan urik gabe ernatu ziren. Zer ote zen-eta, Goiburuko ur-depositoa hutsik zegoela ikusi zen. Argi zen nonbait ere ixuri fuerte bat bazela eta Loribenta aldera doaien sareak zuela galera harrapatu zuten, ura purrustaka belaitik beheiti gaki baitzen. Herrian eguerdirako ura ematea lortu zen (iturri ttiki guztiak irekiz), bainan Loribentan hiru egun urik gabe egon behar izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun