Herriko laborariek Paueko laborantza ganberako ordezkariak izendatu dituzte berriki. FDSEA aise nagusitu da Pirineo Atlantikoetan baina ELBk dio lehen indarra dela bere lan eremuan, hau da, Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Alkien banaketan ez da aldaketarik, FDSEArentzat izanen dira gehienak eta ELBk bi baizik ez ditu izanen. Bertzalde, ELBk duela bi urte sortu zuen Laborantza Ganbera alternatiboari diru laguntza eman dizkieten herrietako hautetsiak Paueko auzitegi administratiborat deitu dituzte gan den astean. 26 auzapez epaileen aitzinetik pastu dira diru laguntzak legez kanpokoak direlakoan. Epaia otsailaren 20an jakinen da.