Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunak, administrari-laguntzaile bat kontratatu nahi du, Amaia Otxandorenaren amatasun-baja betetzeko. Amatasun-baja hau martxo hasiera aldera hasiko da eta kontratuaren iraupena, hasiera batean, 17 astekoa izanen da. Kontratua luzatzen ahal da, ordezkatzen den langilea, edozein arrazoi dela medio, berriz lanean beranduago hasitzen bada. Lanpostua lortu nahi dutenek Eskola Graduatuaren titulua nahiz Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokideren bat izan beharko dute, euskaraz jakin eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribatuak egon, enplegu-eskatzaile gisa.
Kontratua lanaldi erdikoa izanen da, lau ordu eguneko, 9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Zubieta eta Iturengo udaletxeetan eginen du lan langileak, udaletxe bakoitzean bi ordu eguneko.
Interesatuek, eskabideak aurkeztuko dituzte Zubietako Herriko Etxean, otsailaren 23ko goizeko 11k baino lehen. Froga ezberdinak otsailaren 26 eta 27an eginen dira Zubietako eskolan.