Eskolaren egoera penagarria da. Orain 12 urte elkarrizketekin hasi ziren, baina ez diote inolako lehentasunik eman administrazioan. Ikasleen baldintza txarrak direla eta, bizi duten arriskua ikusirik, eta guttieneko baldintzak betetzen ez dituenez, Iruñera joan ziren ikasle, irakasle eta gurasoak eskola berria eskatzera. Eskolako ordezkaritza Hezkuntza saileko arduradunarekin elkartu bitartean, kanpoan ere aldarrikapena egin zuten, «Eskola berria Iturenen» zioen pankarta zabalduz eta joaldun ttikien soinuekin. Oihuak ere aditu ahal izan ziren: «Eskola berria behar dugu!». Harrigarria badirudi ere, Foruzaingoak eta Espainiako Poliziak hurbiletik zaindu zituen ikasle, irakaslee eta gurasoak.
Berez, urtarrilaren 24an joatekoak ziren eskolatik Iruñera aldarrikapen hau egitera, baina elurraren ondorioz atzeratu behar izan zuten. Oraingoan ikusiko da erantzuna jasotzen duten Iruñetik.