Burrunba Gazte Kultur Taldeak zuzendaritza batzordean aldaketak egin ditu. Horrela, orain arte lehendakari postuan egon den Jokin Apezetxearen ordez, Gorka Bidegain izanen da elkarteko lehendakaria. Diruzain lanetan, Patricia Mariñelarena arituko da, Asun Ezkurraren ordez. Zuzendaritzako kide berriak bazkideek hala erabakita izendatu dituzte.