Espainiako Auzitegi Gorenak urtarrilaren 19an kaleratutako sententzia adittu eta idatzi hau egitea erabaki genuen. Espainiako tribunal horrek, «terroristatzat» jo du Euskal Herriko gazte mugimendua.
Gazteak gara. Gazte mugimenduko partaide izandakoak guztiak. Guk, Euskal Herrian bertze milaka eta milaka gaztek bezala, ederki ezagutzen dugu gure herriko gazte mugimendua. Azken urteotan, hainbat pasarte bizitu izan ditugu, guztiak aberasgarriak direnak guretzako: Gazte egunen antolakuntza lanetan, intsumisioaren aldeko borrokan, txozna batzordeetan, feminismoaren alde, gazte eskoletan parte hartuz, gazteria gogor zigortzen duten neurri guztien aurka; prekaritatea borrokatuz, kontsumismoari lotutako aisialdiaren aurka, etxebizitza duin baten alde, okupazioa bultzatuz, errepresioaren aurka, drogen inguruko eztabaidak garatzen, esplotazioaren aurka...
Gazte mugimenduaren aurkako jazarpenak bere hastapenetik gaur arteraino ez du etenik izan; atxiloketak, kriminalizazio kanpainak, muntaia polizialak, komunikabideen jo puntu... Hala eta guztiz ere, eraso guztien gainetik, bertzelako mundu baten alde eta gure herriaren eskubideen alde lanean aritzeko konpromisoari eutsi diogu beti. Ez ditugu behin ere zapaltzen gaituzten Estatuen legeak aintzat hartu. Jakitun izan garelako beti, gure herriaren etorkizunarekin bukatzea zutela helburu lege horiek. Gazteria indarra eta herriaren etorkizuna izan baita beti.
Begibistakoa da, gure herriak azken urte hauetan pauso garrantzitsuak eman dituela askapen prozesuan. Momentu hagitz garrantzitsu baten aurrean gaude egun. Euskal Herria eszenatoki demokratiko baten ateak ireki nahian dabil. Jendartearen gehiengoa igarobide hori egiteko prest azaltzen da, hori adierazteko aukera duen bakoitzean. Horren aurrean, behin eta berriz ukazioa, errepresioa eta salbuespenezko neurriak erabiltzen ari dira. Badakitelako, herriaren eta batez ere gazteriaren indarra jipoituta, beraien helburuak errezago lortuko dituztela.
Pentsatzen dugu, diotena diotela gazteriak berean jarraitu behar duela: Euskal Herriaren defentsan eta eraikuntzan. Orain artean bezala, herri mugimenduan txertatuta eta modu guztietako aportazio aberasgarri horiek eginez. Azpian idatzi hau izenpetzen dugunok babesa helarazi nahi dizuegu egun Euskal Herriko gazte mugimenduko partaide zareten guztioi, animo, borroka baita bide bakarra! Jo Ta Ke Irabazi arte !!!
Lesakako gazte mugimenduko kide ohiak:
Amagoia Susperregi
Xabier Terreros
Zaine Rekondo
Iban Maia
Izaskun Etxepeteleku
Mikel San Sebastian
Ainhoa Terreros
Imanol Lopez
Izaskun Rodriguez
Eneko Fernandez
Estitxu Arozena
Igor Altzugarai
Ekaitz Landa
Patti Martinez
Aritz Kabello
Mattin Sarasola
Xabier Silbeira
Igor Portu