Amaia Iraola Donezteben jaio zen 1.988. urtean. 8 urtekin hasi zituen akordeoiko ikasketak Agorreta musika eskolan, Iñaki Diegez irakaslearekin. Urte guzti hauetan hainbat sari irabazi ditu eta aipagarriak hauetxek: 1.go saria Arrastren 2.003an variete mailan. 1.go saria Arrasaten 2.004an, variete junior mailan. 1.go saria Irun hiria sariketan 2.005ean.5.a Portugalgo Castelo de Brancon, 2.005ean ospatutako munduko txapelketan. 1.go saria Galizako Villa de Cedeiran 2.005ean.1.go saria Arrasaten, 2.006an señor mailan.
Estatu mailako lehiaketa garrantzitsuenetakoa da Arrasaten ospatzen dena eta Amaiak 200 partaide baina gehiagoren artean puntuaziorik altuena lortu du eta horrez gain, epaimahaiaren aipamen berezia ere. Era berean, Clermont Ferranden CNIMA eskolatik gonbidapena jaso du, Jacques Moinet pedagogo entzutetsuak emanen duen ikastaroan parte hartzeko. Larunbatean kontzertua eskainiko du Doneztebeko elizan arratsaldeko 8,30etatik aitzin.