Bertsoak entzuteko hiru aukera asteburuan

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 9a

Arantzan, Jon Maia eta Jesus Mari Irazu arituko dira, Sunbillan Angel Mari Peñagarrikano eta Aitor Mendiluze, eta Beran Sebastian Lizaso eta Mañu Korta.

Ortzirale arratsetik aitzinera bertsoz gozatzeko aukerarik ez da faltako gure eskualdean. Ohi bezala, inauterien kari bertso afaria antolatu dute aranztarrek. Ohi zenez larunbatarekin izaten zen, baina aurten ortziralearekin emakumeen afariarekin batera ospatzea erabaki dute. Hori dela eta, azken urte hauetan bezala, Jon Maia eta Jesus Mari Irazuk osatuko duten bikotea entzuteko aukera izanen da Aterpe jatetxean.

Larunbatarekin bertsoak entzuteko bertze bi hitz ordu izanen dira eskualdean. Bata Sunbillan izanen da, garai hauetan urtero Ulibeltzak elkarteak antolatzen duen bertso-afarian. Huntan ere urtetik urtera bertsolari berak ekarrarazten dituzte. Hortaz, iaz bezala Angel Mari Peñagarrikano eta Aitor Mendiluze elkartearen egoitzan izanen dira botako dituzten bertsoekin giroa alaitzeko asmoarekin. Larunbateko bertsozaleen bertze hitzordua, Beran izanen da, hain zuzen ere Zubiondo jatetxean. Sebastian Lizaso eta Mañu Korta izanen dira horko protagonista nagusiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun