Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo sailaren bitartez, turismoa sustatzeko dirulaguntzen deialdia zabaldu du tokiko erakunde eta elkarteetako. Guztira 1.295.000 euro banatuko dituzte, 575.000 euro Nafarroako Turismoko erregistroan dauden elkarteentzat, eta 720.000 euro udal eta partzuergoentzat. Dirulaguntza hauekin, Elgorriagako Onddoen kofradiako hilabete mikologikoa, edo udalek eta Bertiz Partzuergoak turismoa sustatzeko antolatzen dituzten ekitaldiak finantzatzen dira. Laguntzak eska daitezke, Turismoko edo ingurumeneko kalitatezko planak garatzeko, bisitari andana bat mugitzen dituzten gai bereizi bati buruzko ekitaldiak antolatzeko, feriak laguntzeko, egitasmo batzuen iragartzeko, turismoa bultzatzeko zerbitzuak martxan jartzeko, ingurumena zaintzeko eta tokiko kultura ezagutarazteko antola daiteken ekitaldiak gauzatzeko eta partzuergo turistikoentzako kudeatzaileak kontratatzeko bertzeak bertze.
Onartuko diren laguntzak proiektuen %40 eta %80aren artean ibiliko dira turismoaren onerako jotzen diren bestentzat. Gehienetan diru laguntza onartzen bada %70koa izaten da.