Xabierraldira joateko autobusa Doneztebetik

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 7a

Iruñea eta Xabierren artean dauden 42 kilometroak oinez eginen dituzte

Urtero Xabierko gaztelura egiten den erromesaldian, Xabierraldia famatuan parte hartzeko autobusa antolatu du aurten ere Doneztebeko Erreka kirol elkarteak. Martxoaren 10ean izanen da irteera. Apuntatzeko, Titi ostatura joan behar da edo 948 450271 telefonora deitu. Dagoeneko izen emateak egiten ahal dira eta epea martxoaren 7a bitarte zabalik izanen da.

Autobusaren prezioa 15 eurokoa izanen da Erreka elkarteko bazkide ez direnentzat, eta 12 euro bazkideentzat.

Irteera goizeko 5:00etan izanen da, eta autobusa Iruñeraino joanen da. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Gero, autobusak Xabierren bertan hartuko dituzte eta Doneztebera itzuliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun