Zortzi urte zituelarik hasi zuen errugbia, xitoak taldean, muttikoekin. Segitzen zuen "benjamin"-en bigarren urtea arte gure herrian, Miarritzerat gan aintzin nesken helduen taldean jokatzerat, hirugarren zatiketan. Hortik, Herm-eko nazional ekipan sartu zen, beste hiru urte egiteko, lehen zatiketan.
2003ko irailean bere izena emaiten zion Gennevilliers taldeari, Parise aldean, bere lantokitik hurbiltzeko. Urtean zehar, Frantziako taldearen hautaketa ikastaldietan parte hartzen du, Ffrantziako ekipan edo "France A" erreserba aritzeko. 2004ko urtean, hiru partida egin ditu France A taldean. Aurten, hautaketa ikastaldeak egin eta, beste bi neskekin ordezkari izaiteko hartua, izan da. Neska bat kolpatua izan denez, 6 Nazioetako Txapelketan aritu da; lehen partidan, 5 minutu bakarrik aritu da Eskoziaren kontra, 15 minutu Inglaterraren kontra, 40 minutu Galesen kontra, matxaren kontra Espainiaren kontra, eta partidaren osoa Irlandaren kontra. "Grand Chelem" deituriko txapelketa irabazi dute. Hastapenean, fisikoki oso zaila atzeman du bainan taldean ongi integratu da nahiz eta maila oso gora izan.
Esperientza biziki baikorra izan da, ekipan xupitx deituriko Xantalendako.