Herria trabeskatzeko orduko 30 kilometrako muga izanen dute ibilgailuek

Angela eta Xamo 2007ko otsailaren 5a

Lastertasuna maite dutenek arriskuaren gustua galduko dute Azkaingo herria trabeskatuz aurrerantzean. Duela guti Herriko Etxeak "30 eskualdeak" mugatu ditu herri erdiaren inguruan. Horrek erran nahi du autoek zalutasunaren muga orduko 30 km errespetatu beharko dutela. Egia erran, batzuek ez zituzten janeko orduko 50kmak errespetatzen, beraz zaila agertuko zaie gidaritzako lege berriak segitzea.

Hautatuak diren "30 eskualdeak" eskolen inguruan eta herriko erdian atzematen dira. Urtero, gero eta auto gehiagok herriko karrikak mailegatzen dituzte. Zinez, erabaki hori beharrezkoa agertzen zaigu, batez ere gure haurrak babesteko. Eta presatuak direnek jakin behar dute soluzio hau segitzen ahal dutela: aurrerantzean, lanerat tenorian arribatu nahi baldin badute, aski dute pixkat goizeago jeikitzea…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun