Eskual Herriko Idazleen Biltzarra Bazko Astelehenarekin iragan da polikiroldegian

Laetitia eta Sandrine 2007ko otsailaren 5a

Sarako ekitaldia indartzen ari da urterik urte, eta literaturazaleentzat hitzordu saihestezina da. Aurten hogeita bi urte bete ditu Euskal Herriko Idazleen Biltzarrak. TTIPI TTAPA

Urte guziz bezala Bazko astelehenarekin iragan da Eskual Herriko XXII. idazleen biltzarra.Gutti gora behera mila pertsona ibili dira egunean zehar.Orotarat ehun eta berrogoi idazle etorri dira beren liburuen saltzeko eta izenpetzeko.Egun osoan haurren xokoa antolatua izan da eta aurten haurrek toki berezia zuten: Sarako eta Irisarriko haurrek egin lana aurkeztu dute,"Bat biga hiru" Eskual Kultur Erakundeak abian ezarri "Batekmila" programaren barnean.Sarako haurrek Patrice Rouleau idazlearen liburua irakurtu zuten eta egun hartan berarekin elkarretaratu dira.

Liburugintzarena ez ezik, musikaren eta oro har artearen eremu ere bilakatzen ari da Sara. Horregatik, beren lanak aurkeztu dituzten 120 idazleez gain, musika eskaintza oparoa atzeman zitekeen. Horien artean Ziburuko Unama taldearen lehen diskoa edo Kultulan Diskoak argitaletxearen eskutik Xalbador eta Ihidoi Nafarroa Behereko kantarien azken lana.Kanpoan ezarritako aterpe batean, Daniel Velez argazkilariak pilotaren inguruan egindako erakusketa ikus zitekeen. Barnean, sarreraren ondoan, Gaelle Merschen margoak ikusteko parada zegoen.Aurtengo edizioan hamabi liburu berri aurkeztu izan dira. Euskarazko sailean harrera berezia ukan du Matsaren Begia eleberriak, Eneko Bidegainek Elkar argitaletxearekin plazaratu duena. Frantsesez idatzitako liburuen artean, Manex Goihenetxe zenak bukaturik gabe utzitako Euskal Herriko historiaren bosgarren liburuak gutizia berezia piztu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun