Paueko auzitegi administratiboak Iparraldeko hogoita bortz Herriko Etxek hautetsi departamenduzaleen elkartearen alde bozkatu zuten laguntza kentzea galdetu du berriki. Senpereko herriak 150 euro eman zizkion elkarte huni. Paueko errepublikako komisarioaren ustez, deliberazioak kendu behar dira “erdi autonomistak“ direlakoan. Iparraldeko hautetsiek gogoratu dute euskal departamendu bat Frantziaren barnean aldarrikatzen dutela.
Auzitegiaren epaia apirilaren erditsuan jakinen da. Euskal auzapezek ez dute baztertzen helegitea presentatzea. Auzia prefetak eman duen salaketa baten ondotik egiten ari da bere ustez herriko etxeek ezin baitituzte lagundu herriko mugetatik kanpoko elkarteak.