Arkupeak erretiratuen elkarteak Loiolako San Ignacio basilikara bisita eginen du apirilaren 14an. Autobusen irteera ordua, izena ematerakoan jakinarazi zaie interesatuei. Goizeko 11etan Meza Saindua izanen dute San Ignacio basilikan eta ondotik astia izanen da San Ignacioren sortetxea eta basilika bisitatzeko.
13:00etan Loiolatik Zestoa aldera abiatuko dira, Arozena jatetxean bakaltzera. Menuan zizka-mizka hotz eta beroak, salda, legatza euskal erara, umerria guarnizioarekin, txapaina, tarta izozkiarekin, ura, ardoak, kafea eta edari normalak izanen dituzte.
Bazkalondoan, 16:15etan dantzaldia izanen dute Joxe Angelekin eta bi ordu beranduago, 18:15etan autobusak etxerantz abiatuko dira.