Bai Euskarari ziurtagiriak

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 5a

Joan den martxoaren 19an, larunbatean, Bortzirietako Bai Euskarari prozesuaren baitan, ziurtagirien banaketa egin zen. Kontseiluak bideraturiko prozesu honetan ehundik gora denda, elkarte, talde, jatetxe, ostatu... eta bertzelako gizarte eragileek konpromisoak hartu zituzten Bai Euskarari hitzez eta ekintzez aintzinera eramateko. Euskararen normalizaziorako urratsak egiteagatik, Bai Euskarari ziurtagiriaren BIDEAN: Blanka Ileapaindegia, Goienburu Iturgintza eta Pabloenea Jatetxea kokatu dira.

GUK ZERBITZUA EUSKARAZ ziurtagiria, Arantzako Aterpeak, Ilargi Okindegiak eta Aldapa Papertegi-Estankoak jaso dute.

GUK ZERBITZUA ETA LANA EUSKARAZ mailako ziurtagiria berriz, Ekaitza Elkarteak hartu du. Berako Kultur Etxeko ekitaldian, herriko zenbait ordezkari izan ziren ziurtagiriak jasotzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun